'Maialen' trainerua , herritarren aurrera

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

denboraldia hasteko prest daude Hernaniko Arraun El­kar­teko emakumezkoak, eta ur­tero bezala, Maialen trainerua aurkeztuko dute. 

Gaur egingo dute aurkezpen-ekitaldia, herritarren au­rrean; arra­tsaldeko 19:00etan izango da, Akarregi poligonoko Basque­land Brewing Projecten.  

Bildutako dirua, traineruaren gastuei aurre egiteko

Arraun Elkarteak jakinarazi duenez, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara irekiko dute lokala, eta garagardo artisauak dastatzeko aukera eskainiko dute. Gainera, orduan bildutako dirua traineruaren gastuei aurre egiteko izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!