Ohi bezala, ongi etorri beroa egin zien herenegun Astigarragako Udalak, azken hilabeteetan herrira bizitzera etorri direnei. Zorione Etxezarraga alkatearen eta teknikarien eskutik, herriak eskaintzen dizkien zerbitzuen eta aukeren berri izan zuten, Astigarragan hasi duten bizitza errazteko asmoz.