Lau finalak, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Gaur bukatuko da Tilos 7 Pasa pala txapelketa: arratsaldeko 16:30etan hasita, lau finalak jo­katuko dituzte, Tilosetan.

Bigarren mailakoa izango da aurrenekoa, Legarreta-Ola­zabal eta Josu-Alex bikoteekin. Partidu berdindua espero da, eta aurrean egon daiteke gakoa.

Segidan, 17:30etan, nesken finala izango da: Garazi Urdan­garin eta Ekhiñe Balerdi  iazko txapeldunak, Urien eta Otaegi­ren kontra. Aurrenekoek irabazi zuten beraien artekoa, ligaxkan.

18:30etan jokatuko da, lehenengo mailako finala: seigarren finala segidan izango du Aihe­ko Zubimendik, eta iaz galdutako txapela berreskuratu nahi du, Endika Ramosekin. Au­rre­an, bikote indartsua izango dute: Za­bala eta Unda, makina bat txa­pela irabazitakoak, baina Tilos 7 Pasakoa falta dutenak.

Eta azkenik, 19:30etan jokatuko da maila herrikoiaren finala: Garmendia eta Elosegi hernaniar gazteak, Bidegain eta Izoztegi beteranoen kontra.

Ondoren, afaria egingo dute partehartzaile eta lagunek, Xa­la­parta elkartean, bukaera ema­teko. Txapelketaren arrakasta azpimarratu, eta eskerrak eman dizkiete antolatzaileek, partiduetara gerturatu diren zaleei, torneoaren babesleei, eta bo­lon­dres aritu diren epaileei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!