Auka Jokoa sortu berri dute Astigarragan, turismo jasangarriaren ildotik ateratako proiektua izanik. Joko honen helburu nagusia da, Astigarragaren historia ezagutzea. Jendeak, «herriaren identitate krisialdi kezka» duelako, nonbait. Hori dela eta, adin guztientzat aproposa den joko bat sortu nahi izan dute, aipatu moduan, Astigarragaren historia ikasteko.
Jokoaren partaide guztiak, baldintza berdinetan hasten dira, betiko Oka jokoaren antzera. Zoria, determinante bakarra izanik. Jokoaren diseinua betiko okaren antzekoa da, hala ere, kutsu original bat emateko asmoz, gautxoria agertzen da taularen erdigunean.
Jokoaren ibilbidea, eta nola parte hartu
Ibilbideari dagokionez, Donejakue bidean oinarritzen da, Astigarragako etapan, noski. Santiagomenditik hasi eta Murgia jauregian amaituz. Taularen erdian QR kode bat dago eta bertan sartuz, lauki bakoitzaren informazioa aurkitu daiteke. Eta, aipatutako lauki hauetan, herritarrek ere ekarpenak egin ditzakete, laukian agertzen den eremu horretako istorioren bat idatziz (jokoaren web gunean) edo kontatuz.
Laugarren laukia, oso garrantzitsua da, bai mendeari dagokionez, baita irudiari dagokionez ere. Bertan, Santiago Pedegrinoren marrazkia agertzen da hain zuzen, eta Astigarragan, ez da honi buruzko egunik ospatzen. Hori dela eta, etorkizun bateko asmoa da, Santiago Peregrinoren omenez ekitaldiren bat burutzea, Santiago mendin adibidez.
Auka Jokoa, beste herrietara
Auka Jokoa, inguruko herrietan ere banatuko da, haiek Astigarragara hurbiltzean, herri honi buruzko jakituria minimo bat izan dezaten. Joko honen bidez, Astigarragako herria ezagutzeko aukeraz gain, herriaren izaera lantzeko aukera paregabea ere izan daiteke. Eta herriaren identitate krisiaren kezka lausotu.
Ale mugatuak egin dira, 500 zehazki. Hala ere, kopuru hori igo egin daiteke, jendearen interesaren arabera.
Ez da urte bateko jokoa izango; amaierarik gabekoa izango da, mugarik gabekoa, hain zuzen ere. Egunero, astero, hilabetero eta urtero jolastu daitekeena. Astigarragako historia, istorio ezberdinekin betetzeko eta hauetatik ikasteko asmoz egina.