EROTIKAN PLAX- AITOR NIETO CARRERA

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Zer eskaintzen dizu egonkor­tasunak zure bizi erotikoan?

Emaztea aldamenean edukitz­e­ak, segurtasuna, konfiantza eta plazera eskaintzen dizkit.


Non eta nola izan da zure hez­kuntza afektibo sexuala??

Jaso al dugu? 

Jajaja...! Kondoia eta gutxi gehiago. Kalea, telebista, kioskoa...


Eta nolako hezkuntza jasotzen dute zuen ikasleek?

Gure ikasleek kilima, kontaktu fisikoa eta gertutasuna bilatzen dituzte, baita autoerregulazi­orako plazer uneak ere. Aukerak eta mugak lantzen saiatzen gara gu.


Zer erakutsi dizute ikasleek zure harremanetan aplikagarri?

Gelditzen, baretzen eta kontaktu goxo apur batek ematen duen txutea.


Sexualitatea bizitzean zertan laguntzen digu talde norma-letik ateratzeak?

Aukerak zabaltzen eta hauta­tzeko ahalmena indartzen.


Lana eta familia malabare artean, badira gozamen eta intimitate uneak?

Egun osoan zehar gozatu daite­ke familian eta haurrak lokar­tzean dator intimitatea.


Snow zalea zara, gorputzean txirrist egiteko...?

Behatz batzukin kilima xuabe­ak gorputz osotik.


Bidaiatzea maite duzu, noiz aldatu norabidez harreman batean?

Zaindua ez zarenean edo jolas­teari uzten diozunean.


Harreman osasuntsuen abentura bidaietan erabiltzen dituzun ipar izarrak?

Goxo tratatzea, elkar ulertzea, segur­tasuna ematea.


PLAZERREN PUTZUA


Familian egiteko bidaia bat?

Afrikara.


Gomendatzeko toki berorik?

Zuhaitz arte bat, Santa Barbara oso eskura dago.


Gorputzen arteko bidaietan, erritmo azkar ala mantsoak?

Mantsoak.  


Muxu, miazkada, koxk  bakoitza non?

Dena gorputzeko edozein tokitan.


Harremanetan haizearen kontra edo alde?

Plazerez bada haizearen alde.

Hizkuntza pizgarri bat?

Gazteleraz ikasi nuenez, Euska­rak erakartzen ninduen, berezi­ki Goierri aldekoak.


SEX-ALDIA BUKATU...


Irribarre batek...?

Betetzen nau.


Jolasaren bidez...?

Giroa sortu, konfiantza bilatu eta mai­tasuna adierazten da.


Askatuz gero...?

Edozer gauza.


Tatxan! 

Eta orduan...?

Taburik gabe, denon sexualita­teaz arrunt hitz egiten da.


SASIGALDERA

Zer esango zenioke bere seme-alaba sexualitatean hezten galduta dagoela esaten dizun lagun bati?

Laguntzen saiatuko nintzateke eta zerbitzua eskura edukita, Plax! Sexu aholkularitzara joa­tea aholkatuko nioke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!