TRATU ONEN MAPA - KAXKO ELKARTEA

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Zein da Kaxko elkartearen ibilbidea?

1995 in­guruan sortu zen, kale­en kon­pon­keta beharraren hari­ra. Uda­letxeak konpondu zi­tu­en kaleak eta sortu berri zen elkarteak konponketa os­pa­tze­ko, bizila­gu­nei eskatu zien maha­iak eta jatekoa kale­ra atera eta ina­ugurazio fes­ta bat antola­tzeko. Hortik au­rrera, eta­pa ezberdi­nak bizitu ditugu, eta bakoi­tzeko erronkei eus­ten saiatu gara. Bi urtean behin ba­tzor­de nagusia alda­tzen saiatu gara, nahiz eta beti ezin izan den, errelebo faltak tarteko.   

Gure aurretik egon diren guz­tiei eskertzeko aprobetxatu na­hi dugu, baita gainontzeko bi­­zi­­lagunei gerturatu eta anto­la­tzera gonbidatu ere. 


Zein da Kaxko elkartean egiten duzuen lana? 

Kaxkon auzoko beharrei eran­tzun bat ematen saiatzen ga­ra. Ka­lean entzuten dugunak gi­da­­tzen gaitu, bizilagunen beha­rrak uda­le­txera edo kalera era­ma­te­az ardura­tzen gara: Ziku­ñagako usai­nari irtenbidea bi­la­tzen saia­tu, zaraten kon­tua eta beste hainbat bizikidetza proi­ek­tu­rekin aritu gara. Hala ere, guretzat garran­tzitsuena, elka­rrekin harre­man­­­tzeko eta giro polita sor­tze­ko egiten di­tugun ekin­tzak dira. Kar­mengo jaiak be­rres­kuratzea eta ber­ta­ko ome­naldiak (hel­duei, etorri berri­ei, etor­ki­nei edo ko­mer­tzi­o­ei) oso be­re­ziak dira au­zo­ki­de­entzat. Be­rri­agoak diren eus­kal  jaiek ere arra­kasta han­dia dute.

Haurrentzako tailerrak egiten ditugu: 0-3 urtekoentzat mu­si­ka goiztiarra, buruhandiak... Orain jende helduarekin ere tailerrak egitekotan gabiltza. Li­bu­ru ibiltaria ere martxan jarri dugu Plaza Berrin. 

Horretaz gain, beti gau­de herrian gertatzen denari adi eta ahal dugunean lagundu eta indartzeko prest (Sahara­rako ja­nari bilketan, Caritas...). 

Harre­­manak indar­tuz eta el­kar­­lanean, elkarta­su­na sus­ta­­tzen ahalegintzen ga­ra.


Zergatik animatu zineten ?Tra­tu Onen Mapa? proze­su­an parte hartzera?

Ea de­nen artean herri­ko giro ja­­to­rra berrin­dar­tzen du­gun! 

Elkarbizitza indartzeko au­ke­ra bezala ikusten dugu, sare­tze bat emateko aukera, iritzi eta bizipen ezberdinetako nor­ba­­na­ko zein elkarteen arte­an, denok osasuntsuago bizi gaite­zen. Nolabait oreka ekar de­za­­ke, gatazkei ere eusten dielako. 


Daukaguna baloratuz, zein-tzuk dira egun dauden praktika onak?

Kaxkon erostea ederra da, hitz egiten dugu, aurpegira begira­tzen gara, aholkuak ematen dizkiogu elkarri... askorentzat psikologo moduko bat dira komertzianteak. Hau galduz gero, hitz egiteko beharra duten jende helduek aukera hau galduko lukete, baita autonomia ere, komertzio handietara joa­teko menpekoagoak baika­ra. Hemen, kalean eroriz gero, edozeinek igotzen zaitu etxera, badakielako non bizi zaren.

Omenaldi bidez elkar erre­kono­zitzea ere, tratu on bat da. 

Guri zuzenean hunkitzen gaitu­ena, jendearen lanerako pres­tu­tasuna da. Ekintza han­diak antolatu behar ditugu­nean, Kaxkon jende pila ager­tzen bai­ta lanerako prest.


Tratu Onei dagokionez, zer in­­dartu behar da Hernani? 

Errespetua maila guztietan. Horrela ga­u­zak oso desberdi­nak lirateke. Hemen iritzi poli­tiko oso ezber­dinetako jen­dea egon da eta ten­tsio han­dia, baina aurrera egin duen herri bat gara eta nahiz eta arrakala horiek egon badaude, elkar erres­peta­tzen dugu. Hala ere, badago bidea egiteko.  

Espazio gehiago behar di­tugu, jabetze eskolen modu­ra, kaletik ezagutzen duzun jendea sako­na­go ezagutu, el­kar­banatu eta gerturatzeko. Hobe biziko gi­na­teke denak eta gutxiago epai­tuko genuke elkar.

Aurretik aipatutakoarekin lotuta, komertzio txikiei lagun­tzea, itxi ez daitezen, bai uda­lak diru laguntza bidez, baita herri­tarrok bertan erosiz. 

Azkenik, elkarte ezberdinen artean Tratu Onen Kultura he­rrira jeistea litzake beste erron­ka bat, prak­tika onekin jarra­i­tzea dezagun, denon ?ardura? da.


Nolako kaxkoa irudi­ka­tzen duzue Tratu Onen Herrian?

Garbia, polita eta loreekin. Dendaz eta tabernaz josia, adin guztietako jendearekin eta mun­­du guztia agurtuz kaletik. 

Pilik dio ?Garai batean amarekin ateratzen nintze­nean ogia eros­tera, 2 ordu egon gintezken ba­te­kin eta bes­te­arekin topatu eta kontu kontari eta ogia erosi ga­be itzultzen ginen askotan!? 

Giro bizia, osasuntsua eta elkar­­tasunezkoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!