«Memoriaren eta bakearen ikur» Gernikako arbolaren jatorrizko oinordekoa landatu zuten atzo. Bertan izan ziren Zorione Etxezarraga alkatea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, baita Astigarragako hiru biktimen senitartekoak ere: Tomas Alba Irazustaren familia, 1979an Batallon Vasco-Españolek hildakoa; Joseba Barandiaran Urkolaren familia, Polizia Armatuak 1978an hildakoa; eta Bixente Perurena Telletxearen familia, 1984an GALek hildakoa. Elkarbizitzaren aldeko lanean jarraitu behar dela adierazi zuten ordezkari politikoek, Herri Eskolako ikasleen aurrean. Haiekin batera abestu zuten, Gernikako arbola.