Odola emateko aukera, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

Datorren asteartean izango dute odola emateko aukera as­ti­gartarrek, herrian bertan egi­ten den urteko bigarren hi­tzorduan. Ohi bezala, arratsaldeko 18:30etatik iluntzeko 20:30ak bitarte izango dute aukera, anbulategian.

«Do­hain­­tzak ez du egon behar tragedia edo larrialdiko egoerekin lotuta»

«Beste pertsona batzuei bizia emateko aukera bat da»

Astigarragako Odol Emaileen taldeak eskatu du «ahalegin txiki bat» egiteko. Izan ere, «zuretzat une bat baino ez da, baina gaixo askorentzat bizia izan daiteke». 

Eta gogorarazi dute: «do­hain­­tzak ez du egon behar tragedia edo larrialdiko egoerekin lotuta, baizik eta eguneroko ekintza izan behar du, eta ohikoa gure bizitzan». Azken finean, «odola ematea, beste pertsona batzuei bizia emateko aukera bat da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!