Ez zioten nahi bezain ondo ekin atzo, palista hernaniarrek, Herriarteko Txapelketaren semifinalari. Hiru partiduetatik, bi galdu eta bakarra irabazi zuten, eta tanto askoren aldea daukate galduta, denak batuta.
Buruz buruko partiduan, aurrena, galdu egin zuen Eneko Lujanbiok (13-20), Iker Epelderen kontra. Eta porrota jaso zuten Aritz Arregik eta Mikel Manterolak ere, binakako partiduan (5-20), Jokin Aizpuru eta Igor Juaristiren aurrean. Mikel Urreagak mantendu zuen esperantza bizirik, banaka zazpi barruan irabazita (20-10), Markos Azpirozi.
Emaitza horiekin, zaila daukate hernaniarrek, finalerako txartela lortzea; bereziki, binakakoan jasotako porrota gogorrarengatik. Baina behintzat, bizirik jarraitzen dute, eta kanporaketari buelta eman eta final haundira sailkatzeko asmoz joango dira Azkoitiara, datorren astean.