Azstigazte lehiaketaren finala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 7a, 02:00

2019ko Azstigazte lehiaketaren finalistak ezagutzen dira eta gaur aurkeztu beharko dituzte beraien lanak Astiga­rragako Udaleko Pleno aretoan. Ezagutzera eman dira zeintzuk diren bi finalistak 12-14 urteko mailan. Ozlordo eta Ryhnex dira beraien ezizenak eta finaleko lanen ahozko aurkezpenak eta sari banaketa gaur, 18:00etan, egingo dira Pleno aretoan. 

12 eta 14 urte bitartekoek Asztigazte lehiaketara lanak aurkezteko epea apirilean izuten eta oraingoan lanak sendia gaiaren ingurukoak izan dira. Garapen lan bat egin dute, idatziz, eta ida­tziarekin lotura duen irudia, euskarri zurrunean, aurkeztu dute. 

15 eta 18 urte bitartekoek, Murgiako Jauregia dute gaia, eta lan bera egin beharko du­te. Azaroaren 13ra arte izango dute lanak aurkezteko epea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!