Oposizioa, hiru gizarte langile posturako

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 7a, 02:00

Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak hiru gizarte langile lanposturako deialdia eta oina­rriak argitaratu ditu. Era­kundeko gizarte langile lanpostuen hiru plaza txanda irekian eta azterketa eta merezimendu bidezko lehiaketaren bidez beteko dira. 

Deialdia eta oinarriak euskarri ofizialetan aurkitu daitezke eta Hernaniko Udaleko web orrian argitaratuko dira.   Parte hartzeko eskabideak Hernaniko Udal­eko Zerbitzu Sozialak Erakundeko presidenteari zuzenduko zaizkio. 

Eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira eskariak eta erakundearen bulegoetan emango da (Sandiusterri kaleko 1. zenbakia). Era berean partehartzeko eskabidearen inprimakia eskuragarri izango da Udalaren webgunean: www.hernani.eus.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko hogei egun natu­ra­leko epea izango da. Deial­diaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizia­lean argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!