Musika Eguna gaur eta bihar ospatuko da musika eskolako ikasleekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 7a, 02:00

Urtero egiten duen moduan Norberto Almandoz Musika Eskolak ikasturtea bukatzeko Musika Eguna antolatuko du gaur eta bihar. Beraz eguna baino bi musika egun izaten dira Astigarragan. 

Gaur, trikitilarien kalejira izango da 17:00etan festari hasiera emanez, eta ondoren, 18:00ak aldera, kontzertuak eskainiko dituzte Joseba Ba­ran­diaran plazan. Urtean zehar egindako lana erakutsiko dute.

Larunbatean, aldiz, 10:30­etan biolin taldeak, tailerra 0-3 eta 1, 2, 3 tailerrak musika eskolako aretoan entzunaldia eskainiko dute 12:00ak aldera. Kontzertuak  Joseba Baran­dia­ran plazan izango dira eta 14:00ak aldera bukatuko da ekitaldia eta aurtengo Musika Eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!