Auzoko merkatarien omenez jaien hasierako txupinazoa gaur botako da Etxeberrin, 18:00etan, frontoian. Aurten urteko bigarren jaiak dira Floridako Mendekosteak Hernanin; eta horregatik izaten dira jai estimatuak. Mendekoste jaiek iragartzen dute festak hemen direla, San Joanetarako geroz eta gutxiago geratzen dela, uda badatorrela...
Gainera aurten atzeratuak datoz Aste Santua ere beranduago izan baitzen. Gogorik ez da falta, beraz.
Gaur hasiko dira jaiak, 18:00etan auzoko merkatarien omenez botako den txupinazoarekin, Etxeberriko pelotalekuan. Segidan, buruhaundiak aterako dira, eta puzgarriak jarriko dituzte 19:00etan. Helduen danborradak borobilduko du hasiera, gaueko 23:00etan.
Bihar, egun haundia
Egun haundia bihar biziko da auzoan. Goizean goizetik hasiko dira ekitaldiak eta gauera arte ez da egongo etenik.
EGITARAUA GAUR
18:00etan: Jaien hasierako txupinazoa auzoko merkatarien omenez pelotalekuan.
18:30etan: Buruhaundiak auzoko kaleetatik.
19:00etan: Puzgarriak, haurrentzako parkea.
23:00etan: Nagusien danborrada.