«Bakoitza bere ideologiatik, baina Hernaniren alde» egiteko deia, alkateak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 6a, 02:00

Motz eta azkarra izan zen astearteko Plenoa, 2015-2019 legegintzaldiko azkena. 

Aho batez onartu zen Mu­sika Eskolako zuzendari eta idazkari postuetarako eskolako klaustroaren proposamena; Joxan Goikoetxeak jarraituko du zuzendari, eta Iñaki Eguren izango da idazkari. Berdin onartu zen, baita ere, udal ondasunen inbentarioa; 113.510.704,19 eurokoa da. Eta EH Bilduren aldeko eta gainontzekoen abstentzioarekin onartu zen 2018ko udal kontu orokorren inguruko kontu hartzailearen azken txostena.

Azkenik, 8 urteren ondoren kargua utziko duela eta, agurtu egin zen Luis Intxauspe al­katea: «Hernaniko aniztasun ideologikoa adierazten dugu. (...) Eskerrak eman nahi dizkizuet zinegotzi izan zaretenei eta hurrengo lau urtetan ja­rrai­tuko duzuenei edo berriei. Her­nani eta herniarren alde la­nean jarraitzeko eskatu nahi dizuet; bakoitza beretik, bere ideologiatik, baina helburua beti Hernani eta hernaniarren bizitza hobetzea izanik. Nire­tzat plazer eta ohorea izan da. Orain, pozik, udalgintzatik he­rri­gintzara pasako naiz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!