'Nik sinesten dizut' liburuaren aurkezpena, atzeratuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 6a, 02:00

Atzeratu egin dute, gaurko aurreikusita zegoen liburu aurkezpena. Berdintasun Kontseiluak eta Udal Berdintasun Arloak antolatuta, Samara Velte idazle eta kazetaria Bi­terin egotekoa zen gaur, 18:30e­tan, Manada auziari buruzko liburua aurkezten: Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua. Baina egilea gaixo dagoela eta, atzeratu egin dute.

Liburuan, 2016ko Sanfermine­ta­ko gertakizuna aztertzen da; nola bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean nes­ka bat bortxatzea leporatuta. «Inor gutxi geratuko zen Ma­na­­da delakoaren berri jakin ga­be, azken hamarkadako mobilizazio haundienetako batzuk eragiteraino. Baina zerk bihurtu zuen gertakaria hain ikoniko?», dio idazleak.  Auzia ikuspegi kritiko ba­tetik aztertzen du Veltek. «Hel­­burua da bortxaketaren kul­tura aletzea, ulertzea eta deszifratzea, aldatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!