Errugbi Elkartearen berriro ere antolatu du Garagardo Azoka; gaurtik igandera bitartean egingo da Atsegindegin. Jan edanaz gain, musika ere izango da, eta larunbatean, errugbi barneratzaile txapelketa.
Gaur eta bihar goizez; asteburuan egun osoan
Inaugurazio ekitaldia 19:30etan egingo da, eta bertan, Juanito Rodriguez presidenteak eta Joxe Elosegi zuzendaritzako kideak urteko balorazioa eta datorren denboraldiko erronken berri emango dute.
Baina garagardoak dastatzen hasteko aukera arratsaldeko 18:00etan irekiko da, bai gaur eta baita bihar ere. Era berean, sukaldea 20:00etan irekiko da gaur; 19:30etan bihar, eta 23:00ak arte eskatu ahal izango da jatekoa. Itxi, berriz, egunero, gaueko 00:00etan.
Larunbat eta igandean, bestalde, eguerdiko 12:00etan irekiko dira barrak, eta sukaldea, 13:30etatik 15:30etara eta 19:30etatik 23:00etara. Denboraldi bukaerako bazkaria igandean, 14:00etan egingo da.
Bide batez taldea eta lehia
Giro onik ez da faltako azokan, egunero, eta gainera, larunbat gaueko 21:30etan hasita, Bide batez trikiti taldeak joko du.
Bestalde, larunbatean errugbi barneratzaile txapelketa egingo da Landaren, 15:00etan, 8 talderen artean. Festa borobildu, noski, azokan egingo dute; sari banaketa, 21:00etan.