Gipuzkoako Papergintzan hainbat bilera egin dira, baina LAB, ELA eta CCOO sindikatuen esanetan, «patronalak ez digu egunero papergintzan lan egiten dugunoi inolako hobekuntzarik eskaintzen». Hori horrela, negoziazioei bultzada emateko, Adegi aurrean egin zuten kontzentrazioa asteartean, eta beste bilera bat egingo dute ekainaren 10ean.
Bilera horretan proposamen bat helaraziko diote sindikatuek Adegiri, eta bilera «negoziaketa hauetan inflexio puntu bat izan dadin» espero dute. Horrela, «Gipuzkoako papergintzak bizi duen egoera oso ona» denez, «horren islada den negoziaketa» eskatu dute: «soldata igoera garrantzitsuak, lanpostu berriak, lan erreformen aurkako blindajeak, diskriminazioen desagertzea eta lan baldintzak hobetzen dituzten baina inolako kostu ekonomikorik suposatzen ez duten eskaerak».
16 greba egun urrira arte
Astelehenean gertatzen denaren esperoan, sektoreko delegatuek greba egunak proposatuko dituzte, «papergintzako langile asanbladatan berretsiak zain daitezen». Denera, 16 greba eguneko proposamena egin dute, urrira arte: ekainaren 19 eta 20a eta 26 eta 27, uztailaren 3 eta 4 eta 10 eta 11, irailaren 18 eta 19a eta 25 eta 26a, eta urriaren 2 eta 3a eta 9 eta 10a.