Hernaniar berriei, ongietorria

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 5a, 02:00

Urtero bezala, Amher elkarteak ongietorria eman nahi die Hernanira iritsi diren bizilagun berriei. Hitzordua ekainaren 10ean jarri du, Latsunbe 42ko lokalean, 16:00etan. Informazioa eman eta herrian ibilaldia egingo dute. Elkarte edo mugimenduren batek bere informazioa zabaltzea nahi izanez gero, Amherrekin jarri behar da harremanetan ostirala baino lehen, lokalera gerturatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!