'Maialen' trainerua aurkeztuko da, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 5a, 02:00

Osatu dute emakumezkoen trainerua berriro ere, Her­na­ni­ko Arraun Elkartean. Prest da­go Maialen ontzia, denboraldiari ekiteko, eta aurretik, kide guztiak aurkeztuko di­tuz­te.

Aurkezpen hori larunbat ho­netan egingo da, hilak 8, arra­tsaldeko 19:00etan, Aka­rre­gi poligonoan dagoen Bas­que­land Brewing Project garagardotegian.

Gastuei aurre egiteko, garagardo dastaketa

Aurkezpen ekitaldia 19:00etan egingo bada ere, jakinarazi du­te garagardotegia irekita egongo dela 17:00etatik 20:00e­­­tarako tartean. 

Denbora horretan garagardo artisauak dastatu ahal izango dira, eta bildutako di­ru­a, traineruak eragiten di­tu­en gastuetara bideratuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!