«Aire kalitatearen kontrolaren gabeziak» salatu ditu Eguzkik

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 5a, 02:00

Eguzki talde ekologistak, pasa den astean Hernanin «piztutako alarmaren» harira, azaldu du «Eusko Jaurlaritzaren Ingu­ru­men Saila, Gipuzkoako zenbait eskualdetan behin­tzat, ez dela behar bezala zain­tzen ari arnasten dugun airearen kalitatea». Ekaina­ren 4an, Nazio­ar­­teko Inguru­me­naren Eguna­ren bezperan sinatu du oharra.

Ondorio horretara iristeko hainbat datu eman ditu, Gi­puz­­koan Airearen Kalitatea Kon­trolatzeko Sareak dauzkan 18 estazio publikoen emai­tzak kontuan hartuta, eta azaldu du datuetan aka­tsen bat badago, izango dela «Ingurumen Sailak herritarrei eskainitako informazioa akas­tuna» delako, «In­for­ma­zoia Ingurumen Sai­la­ren webgunetik hartu» duela eta.

«Beste herrietako estazioei ere errepaso txiki bat egin eta gabezia batzuk aurkitu ditugu»

Isuri kimikorik ez

Joan den astean «alarma guztiak piztu» ziren airearen kalitatea kontrolatzeko «Her­na­niko anbulatorio ondoan da­go­en estazioa, 1.336 mikrogra­mo sufre dioxido (SO2) neur-tzera iritsi zelako. Lau orduz SO2ren neurketak zeharo deskontrolatu ziren».

Horregatik salatu zuen egoera Eguzkik, eta «Jaur­la­ri­tzak oso modu epelean eran­tzun» duela dio, nahiz eta ar­gi­tu du­en «zenbaki horiek ez di­rela isu­ri kimiko baten on­dorio, es­ta­zi­o­a­ren neurgailu­en matxura baten on­dorio bai­zik». Ho­rren aurrean, Eguz­kik dio: «poz­­ten gara isu­ri kimiko bat ger­­tatu ez delako, baina, aldi be­rean, kezkagarria iruditzen zai­gu Jaur­la­ri­tzak erreakzionatzeko erakutsi duen gaitasun eskasa. Azal­penak ere propio eskatu egin behar izan zaizkio».


«Gabezia» eta «utzikeria», estazioak errepasatuta

Hernanin gertatutakoa argituta, «beste herrietako estazioei ere errepaso txiki bat egin eta gabezia batzuk aurkitu» dituela ere salatu du Eguzkik, «baita nolabaiteko utzikeria ere».

Hernanin,  hasteko, «PM 10eko neurgailuak (partikula txiki­ak) joan den uztailetik ez du funtzionatzen (...) SO2ko neurgailua ere ez dabil (...). Bestalde, estazio horrek, nahiz eta Hernaniko ?bolborategi ki­mikoa? zaintzen duen, ez du neurtzen PM 2,5 (are partikula txikiagoak), ez ozonoa, ez CO, ez CO2, ez bentzenoa, ez etilbentzenoa, ez toluenoa... ezta beste konposatuak ere».

Hernanikoaz gain, Usurbil edota Lasarte-Oriako estazioetan ere «gabeziak» aurkitu di­tuz­tela dio, edota Lezo, Beasain eta Zumarragakoan, eta gogorarazi du «erraustegia berehala martxan jarri nahi dutela kontuan hartuta, estazio horiek as­koz hobeto ekipatuta egon be­har luketela. Erraustegiaren kutsadura etengabe eta zorrotz kontrolatuko dutela agindu digute. Bada, Hernaniko k­asu­ak agerian utzi du gaur egungo kontrola, behintzat, ez dela ez etengabea, ez zorrotza».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!