Udako solstizioa Chillida Lekun, Kukairekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 5a, 02:00

Erritu izeneko dantza ikus­ki­zuna emango du Kukai dantza taldeak ekainaren 21ean Chi­llida Lekun,  udako solsti­zio­a­ren bueltan. 

Sarrerak salgai jarri dituzte www.museochillidaleku.com webgunean eta Hernaniko tu­ris­mo bulegoan; 20 eurotan hel­du­entzat, 12 eurotan 18 ur­tetik be­he­rakoentzat, eta doan, 8 urtetik beherakoentzat. Egu­ral­di txarragatik emanaldia ber­tan behera geratuz gero, atzeratu egingo da, baina sarrera berak balioko du, eta dirua berreskuratzeko aukera ere emango da. 


Emanaldia, kanpoaldean

Ikuskizuna «bizitzako egoera desberdinetan barrenako bi­da­ia bat da, erritu indibidual eta kolektiboen bitartez egiten de­na, natura eta komunita­te­a­rekin etengabeko harrema­ne­an». Horregatik, «Eduardo Chi­lli­dak museoari atxikitzen ziz­ki­on printzioekin bat» da­to­rre­la diote antolatzaileek, eta «es­ze­natoki bikaina» izango dela.

Kanpoaldeko zelaian izan­go da emanaldia, eta bela­rre­tan eseritzeko manta edo to­ai­lak eramateko gomendatu dute.


Autobusak, Hernaniraino

Museoa irekita egongo da 20:15etatik, eta autobusean joa­te­ko gomendatu dute, edo Ga­la­rretan aparkatzeko. Autobusak ja­rriko dira Galarretatik mu­se­o­raino, eta bueltan, Udalak Her­naniraino ere jarriko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!