Kaxko elkarteak hiru tailer antolatu ditu, haurrek, heldu batek lagunduta, buruarinak egiten ikas dezaten. Bihar, eta hilaren 12 eta 19an izango dira saioak, 17:00etatik 19:00etara Biterin, doan. Baina toki muga dago, eta izena eman behar da: 722 680 828 telefonoan edo ipuitantai@gmail.com helbidean.