Konponketa lanak medio, itxita egongo da sukaldea Xalaparta elkartean, gaur eta bihar. Bestalde, gogorarazi dute ekainaren 15ean omenaldia egingo diotela Aitor Gorrotxategi Iraola pelotari hernaniar eta bazkideari, besteak beste, Munduko Pelota Txapelduna delako. Bazkaria egingo da egun horretan, eta izen-ematea irekita dago.