Ikasturtean zehar ematen dituen kontzertuetan azkenekoa eman zuen igandean, ?Hernani? Musika Eskola Publikoko Leokadisti txistulari taldeak. Baina ez zen izan hauek entzuteko azken aukera; kontzertu bukaeran eman zuten propinarekin argi utzi zuten, hil honetan bertan, San Joanetan, lanean aritzeko prestatzen hasiak direla. Malen Morcillo eta Garazi Urdangarin dultzaineroak lagun, ekainaren 27ko dianan jotzea ohitura bihurtu nahi duten pieza jo zuten: Karkabara sartu gabe, Iñaki Egurenek sortua. Bideoan, ikusgai.