Ekaineko agendaren berri zabaldu du Gaztelekuak. Dozenaka ekintza antolatu dira hilaren 21a arte, eta, hilaren 22tik aurrera itxita egongo da.
Kamixeta tailerretik, Gazte Sua festara
Gaur eta bihar Tie Dye, kamixetak tintatzeko tailerra egingo da; ostegunean, sukaldaritza osasuntsuari buruzko saioa; ostiralean, terrazako bankua margotzeko tailerra; eta larunbatean, HiSelfie ginakana.
Datorren astean, berriz, astearte eta asteazkenean, Gaztelekuko sarrerako kartela diseinatzeko tailerra; ostegunean, dardo txapelketa; ostiralean, Santa Barbarara arratsalde pasa; eta larunbatean, Masterchef.
Azken astean, hilaren 18 eta 19an San Joanetakora poltsa eta kamixetak egiteko tailerra emango da; hilaren 20an, sukaldaritza osasuntsuari buruzko saioa, eta 21ean, Gazte Sua festa, Ave marian.
Astelehen eta igandetan itxita egongo da, eta hilaren 22tik aurrera ere bai.