Astigarragako Udalak antolatuta, herri baratzetan izango da gaur, 18:30etatik aurrera, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista usurbildarra.
Batetik, herritarrek landareen eta hauek landatzearen inguruan dauzkaten zalantzak eta egiten dizkioten galderak erantzuten saiatuko da, eta bestetik, Landareak Lantzen, 2019ko agenda aurkeztuko du. Agenda honetan argitzen da baratzean, fruitu arboletan, lorategietan edota basoan noiz eta zein lan egin behar diren, sasoi bakoitzari, hilabete bakoitzari eta ilargialdiari lotuta.