Entzun daitezke, dagoeneko, Mendekoste jaietan protagonismo berezia hartzen duten danbor hotsak. Ostiraletik igandera ospatuko dituzte Florida-Etxeberrin auzoko festak, eta bai haur eta baita helduen danborradetan ateratzeko ere, azken entsaiak egingo dituzte ostegunera bitartean, 18:30etatik 19:30etara.
Gainontzean, ostiralean hasiko dira festak, 18:00etan, auzoko merkatarien omenez botako den txupinazoarekin. Gero, buruhaundiak ibiliko dira, puzgarriak irekiko dira, eta helduen danborrada aterako da. Asteburu osoan luzatuko da gero, festa giroa.
MENDEKOSTE JAIAK
OSTIRALA
18:00, Jaien hasierako txupinazoa auzoko merkatarien omenez, frontoian.
18:30, Buruhaundiak auzoko kaleetan barrena.
19:00, Puzgarriak, haurrentzako parkea.
23:00, Helduen danborrada.
LARUNBATA
10:00, Sagardo Bowl txapelketaren hasiera.
11:00, Haurrentzako tailerrak.
11:30, Jubilatuentzako jolas ezagunak eta luntxa.
12:00, Apar festa.
12:30, Patata tortila txapelketa.
14:30, Paella jate herrikoia Etxeberriko frontoian.
15:30, Mus Txapelketa, Etxeberri elkarteak antolatuta.
16:30, Kirol jolasak 4-15 urtekoentzat, Denontzat gimnasioak antolatua.
18:00, Haurrentzako txokolate jatea.
19:00, Marsel Magoa, frontoian.
20:00, Sagardo Bowl Txapelketaren bukaera.
20:00, Bingo herrikoia.
21:00-00:30, Disko festa.
23:00, Zezensuzkoa.
IGANDEA
11:00, Meza Nagusia hildakoen omenez.
11:00, Haurren danborrada.
12:30, Sagardo dastaketa txarangarekin batera.
13:00, Errifaren zozketa.
14:30, Jaien amaiera eta azken traka.