Gertu dira Ereñotzuko San Antonio jaiak. Ekainaren 13tik 16ra egingo dira, nahiz eta ostiral honetan, hilak 7, motorrak berotzen hasteko XXXIV. Mus Txapelketa egingo den Ur-Mia elkartean. Era berean, ekainaren 14an 21:00etan frontoian egingo den herri afarriako txartelak jarri dituzte salgai. Irrintzi tabernan erosi ahal izango dira, ekainaren 9ra arte.