Gipuzkoako Papergintza enpresak «lehiakortasun eta egoera ekonomiko ezinhobea bizi duten arren, lehendik dauden lan hitzarmenetakoak baino baldintza bajuagoak, edo egungo errealitateari dagozkionak baino bajuagoak eskaintzen» dituztela salatu du CCOO sindikatuak. Hori horrela, «negoziazioa bizkortzeko» kontzentrazioa egingo du gaur, 11:00etan, ADEGIren aurrean.
Sindikatuaren ustez, «lau urteko hitzarmena eskaintzen dute, soldata igoerak KPIa (IPC) baino zertxobait altuagoak dituena, lanaldi murrizketarik eskaini gabe, ez eta lege orokorrak eskatzen dituen lan gaixotasunetarako estaldura gehiago ere, edo errelebotako kontratuen berrikuntza begiratu gabe ere».
Era berean, «langileak gaztetu eta lanera ez agertzeak konpontzea nahi izanda, konponbideak ez bilatzea ulergaitza» dela iritzi dio CCOO sindikatuak.