Etxean energia aurrezteko tailer bana, Aldundiaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 4a, 02:00

Gipuzkoa Argitu programaren bueltan, hainbat tailer anto­la­tzen ari da Gipuzkoako Aldun­dia herriz herri, herritarrei go­men­dioak emateko, etxebi­z­i­tze­tako energia kontsumoen in­guruan. Horietako ba­tzuk Astigarragan eta Herna­nin emango dira, debalde, da­tozen egunetan, baina izena eman behar da aurretik.


Energia eta dirua aurrezteko gomendioen berri, tailerretan

Lehendik ere eman dira an­tzeko tailerrak; adibidez, etxeko argindar kon­tsu­moaren ingu­ruan edo ero­so­tasunik  galdu ga­be energia au­­rreztearen in­guruan. Udaz­ke­nean ere egingo da beste bat, energia be­rriz­tagarrien bueltan.

Oraingo tailer hau ere energia aurrezteko gomen­di­oen ingurukoa da, baina ho­rre­tarako etxean egin dai­tez­keen aldaketak izango dira kon­tuan: nola hobetu iso­la­men­duak edo hermeti­ko­ta­su­nak, nola egokitu aireztapen edo bestelako instalakuntza sis­temak... Horrekin, energia, eta beraz, dirua aurreztea izango da helburua, eta era berean, «osasunean ira­baz­-tea»; izan ere, «hezetasunak kon­trolatuko dira, konden­tsa­zio­ak saihestuz, eta, ondorioz, patologiak ekidinez».


Doan, baina izena emanda

Tailerrak doan badira ere, le­hendik izena eman behar da. Astigarragan, gaur bukatuko da izen-ematea: it.ingurugi­ro@astigarraga.eus edo 943 33 52 41. Tailerra ostegunean emango da, 18:30etan hasita, udaletxean. 

Hernanin, berriz, ostiralera arte eman ahal izango da ize­na oihane@izadi21.eus hel­bi­de­an edo 686 427 565 te­le­fo­no­an; tailerra hilaren 11n eman­go da, 18:00etan Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!