Ate irekiak bihar eta ostiralean, probatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 4a, 02:00

Boleibol entrenamendu ire­kiak egingo dituzte aste hone­tan, Hernaniko kiroldegian. Hernani Kirol?Elkarteko bolei­bol sailak antolatu ditu, neska eta mutilek probatu dezaten.

Atzo egin zuten aurreneko saioa, eta bihar eta ostiralean izango dira beste bi aukera, probatzeko. Egun bakoitzean, bi txanda egingo dituzte.

Arratsaldeko 17:00etan ha­si­ta, aurrena, 2006 eta 2007 ur­teetan jaiotako neska-muti­lentzat egingo dute saioa. Eta ondoren, 19:00etatik aurrera, 2006 urtea baino lehen jaio­ta­ko guztiek izango dute aukera, boleibola ezagutzeko.

Saioak doakoak izango di­ra, eta helburua da, 2019-2020 denboraldiko taldeetan parte hartu nahi dutenekin harre­ma­nak sortzea; baina baita soil-soilik probatu nahi dute­nei aukera ematea ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!