Galduta ere pozik, bizitakoagatik

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 4a, 02:00

Ilusioz gainezka joan ziren Zu­bietara, larunbat arratsaldean, Mundarroko neska kadeteak eta makina bat zale astigartar, harmailak bete zituztenak. Kopa­ko finala zeukaten jokoan, Alo­ña Mendiren kontra, eta seku­lako beroarekin, ezin izan zuten ga­raipena lortu (0-1).

Baina, hala ere, bizitako guz­tiagatik eta lortutakoagatik, ederki ospatu zuten bigarren postu hori, astigartar guztiek; irabazi balute bezainbeste, ia.

Partidu berdindua izan zen, eta Aloña Mendiren beterania eta indarrari, lanarekin, jokoarekin eta borrokarekin eran­tzun zioten astigartarrek. Baina Alo­ña Mendi aurreratu zen, lehenengo zatian, kontraeraso bati esker. Bigarren zatian, gainera, nekea nabaritu zuten moreek, eta gogotik saiatu arren, ezin izan zuten partidua berdindu.

Edozein kasutan, «taldearen ibilbide laburrean lortu dutena» goraipatu die Mundarrok, nes­ka kadeteei. Hurrengo erronka, Donosti Cup torneoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!