Ibai Alba hernaniarrak hirugarren bukatu zuen, asteburuan, Errioxako Maratoi Erdia. Albak proba entrenamendu bezala erabili zuen, baina lasterketa aurrera joan ahala ongi aurkitu zen eta batez ere beste lasterkarien txakalaldiak ikusita hirugarren postua posible zela ikusi zuen. Maratoi erdiaren bigarren zatia azkarrago egin zuen, erritmo lasaiean atera baitzen.
Beroak kalte haundia egin zien beste korrikalari askori. Seigarren kilometroan seigarren zegoela, aurrekoek erritmoa jaitsi zutela konturatu zen, eta hirugarren postuaren bila joan zen. Hamaikagarren kilometroan 25 segundura zeukan podiuma, eta azkenean lortu zuen harrapatu, pasa eta postua mantentzea.
Garailea Camilo Raul Santiago izan zen, Jesús Ángel Olmosen aurretik. Beraien denborak 1h07 eta 1h08 izan ziren, Albarena 1h14.
Gainera, distantzia erdiko Errioxako triatloian eman zuen izena bidaia aprobetxatuz. Espainiako Kopakoa da eta larunbatean ospatuko da.