Asteburu gazi gozoa izan da txirrindulari astigartar eta hernaniarrentzat. Eneko Azparren astigartarra garaipenetik oso gertu geratu zen juniorren Idiazabal sarian. Bi sektoreetan banatua zegoen proba, lehenengoan 53 kilometroko lasterketa bat zuten eta gero 4,6 kilometroko erlojupekoa zuten aurretik.
Enekoitz Azparren ezin hobeto aritu zen lineako sektorean. Ihes egitea lortu zuen Ander Blazquez eta Raul Lopezekin. Helmugara iristea lortu zuten eta esprintean Azparren izan zen azkarrena. Blazquez denbora berean iritsi zen eta Lopezek sei segundu galdu zituen azken metroetan. Ez zen astigartar bakarra proban. Telmo Semperenak 14garren bukatu zuen aurreneko sektorea eta Jaime Romero erretiratu egin zen beroaren ondorioz. Ibai Rodriguez hernaniarra berriz hamaikagarren helmugaratu zen.
Erlojupekoan Azparranek seigarren amaitu zuen eta Lopezek hirugarren egin zuen sei segunduak errekuperatuz. Sailkapen nagusian denbora berdina zuten, baina puestometroak erabaki zuen lasterketa Lopezen alde postu bakarraren aldearekin. Mendiko sailkapena irabazi zuen Azparrenek.
Telmo Semperenak 10garren egin zuen erlojupekoan eta sailkapen nagusian 16garren sailkatu zen. Ibai Rodriguez hernaniarra 21garren izan zen erlojuaren kontrakoan, eta 15garren sailkapen orokorrean.
Nafarroako Itzulian, 23 urtez azpikoak eta Zumaian, kadeteak
Elite eta 23 urtez azpikoak Nafarroako Itzulian korritu zuten. Lasterketa historikoa eta entzutetsua, bost etapaz zegoen osatua eta Jeferson Cepeda ekuatoriarrak irabazi zuen. Urko Semperena erori egin zen bigarren etapan eta utzi egin behar izan zuen. Xabier Mikel Azparren ihesaldietan sartu zen eta sailkapen nagusian 52garren amaituz.
Bestetik, kadeteek ere izan zuten lasterketa Zumaian. Unax Urretabizkaia hernaniarrak 25garren sailkatu zen eta Aner Zilbeti 89garren.