Landare, zuhaitz zein zuhaixken inguruko edozein zalantza edota galdera argitzeko prest izango da bihar, ekainaren 4an, Jakoba Errekondo. Agronomo eta paisajista da, eta 18:30etatik aurrera herri baratzetan, hilerri ondoan egongo da. Horrez gain, Landareak Lantzen 2019 agenda ere aurkeztuko du bertan.