Apirila eta maiatzeko hauteskundeak, kanpaina eta emaitzak, jorratuko ditu EHBilduk asteazkenean, 19:00etan Andre Kaleko Bilgunean egingo den herri batzarrean. Bi hauteskundeen balorazioa egitearekin batera, bertan, datorren legegintzaldiko antolaketaren inguruan ere hitz egingo dute EH Bilduk Udalean izango duen ordezkaritzak eta herritarrek.