Erabaki Hernani prozesuaren lehenengo fasea, proposamenak egitekoa, martxan dago jadanik. Auzoz auzo ari dira bilerak egiten eta gaur, 19:30etan, Zikuñagan dago hitzordua jarrita. Asteazkenean, Portun egingo da, 19:00etan. Ostegunean, 19:00etan, Antziolan, eta ostiralean, 19:30etan, Latsunbeberrin.