Bihar izango dute ekaineko zita, Hernaniko odol emaileek. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara, aukera izango da anbulatorioan, odola eman edo organo donante egiteko. Maiatzean, 42 lagunek eman zuten odola, horietatik lau berriak; eta hiru lagun egin ziren organo donante.