Energia aurrezteko saio praktikoa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 3a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hernaniko Udalarekin elkar­lanean, Gipuzkoa Argitu pro­gramaren baitan, etxebi­zi­tzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta, bide batez, herritarren bizi-kalitatea ho­be­tzera zuzendutako doako tailerra antolatu du ekainaren 11an, 18:00etan, Biteri Kultur Etxean.

Eraginkortasun altuko bir­gaitzea: zure etxerako balia­garria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko izeneko tailerraren helburua bizi­te­girako diren eraikinen birgai­tzea aurrera eramateko or­du­an herritarrei energia-eragin­kortasunarekin zerikusia du­ten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulergarrian.


Ostirala baino lehen izena eman behar da

Saioak praktikoak dira eta tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek ekai­na­ren 7a, ostirala, baino lehen izena eman behar dute. Horre­tarako, honako bideak erabil daitezke: Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera oihane@izadi21.eus; Honako telefono zenbakira deitzea 686 427 565 eta informazio osaga­rrialortu daiteke ondorengo webgunean: www.gipuzkoa­in­gurumena.eus/eu/argitu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!