Igeriketa taldeak ate irekiko bi jardunaldi antolatu ditu ekainean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 3a, 02:00

Hernaniko Igeriketa Taldeak ate irekiko bi jardunaldi egingo ditu udal kiroldegiko igerilekuan, etzi ekainaren 5ean eta 12an, biak asteazkena. Saioak ordubetekoak izango dira, 18:00etatik 19:00etara.  9 urtetik aurrerako neska-mutil guztiek aukera izango dute taldeko entrenatzailearekin eta igerilariekin batera taldea ezagutu eta proba egiteko. Igeriketa taldea guztiz parte hartzailea eta barne-hartzailea da. 

Bertan, lehiaketetan parte hartzen duten neska mutilak, parte hartzen ez dutenak, baita arazo fisikoren bat dutenak ere daude barneratuak. Hurbiltzen diranak aukera izango dute igeriketan hobe­tzeko, igeriketa teknikak ikas­teko eta, batez ere, taldean pri­meran pasako dute. 

Beraz, ura eta uretan ibil­tzea gustatzen zaien neska mutiko guztiak gonbidatuak daude ate irekietako jardunaldietan parte hartzera. 


Iñigo Llopis eta Enaitz Goñi, oso ongi Gipuzkoa Sarian

Iñigo Llopis eta Enaitz Goñi igerilari hernaniarrak oso ongi aritu dira asteburuan Gipuz­koa Sarian, Donostian. Llo­pis­ek Espainiako errekorra egin du 50 bizkarren S8 mailan eta Enaitz Goñik infantilen Es­painiako Txapel­ke­tarako bes­te minima bat lortu du 200 bizkar frogan. Kontuan hartu behar da ekaina hasiera ez dela datarik onena izaten markak egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!