Tilos 7 Pasako finalerdiak gaur hasiko dira lau partidekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 3a, 02:00

Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoia bere azken partidue­ta­ra iritsi da. Gaur hasi eta as­teazkenera arte finalerdiak jo­ka­tuko dira. Guztira zortzi fi­nalerdi, lau txapelketa desberdinei dagozkienak. 

Lehenengo lau finalerdiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Nesken mailako biak jokatuko di­ra, bigarren mailako final­er­dietako bat eta txapelketa he­rrikoieko finalerdietako ba­tek emango die hasiera gaurko partiduei. Bertan, Flores eta Bela, Garmendia eta Elose­gi­ren kontra ariko dira. Nesken finalerdietako neurketetan: Ga­­razi-Ekhiñe, Bengoetxea-Gra­nadosen aurka eta Juanes-Gu­tíerrez, Urien-Otaegiren aur­ka neurtuko dira. Bi­ga­rren mailakoan, Irazus­ta­ba­rrena-Loi­te­gik, Alex-Josuren kon­tra jokatuko dute eguna amaitzeko.


Bihar beste hiru finalerdi eta asteazkenean azkena

Bihar beste hiru finalerdi jokatuko dira. 18:30etan hasiko da jardunaldia eta aurreneko partiduan lehenengo mailako final­erdia jokatuko da: Zabala-Unda, Gereñu-Da­guerreren aur­­­ka. Bigarren par­tiduan Legarreta eta Ola­zabalek, Irao­la eta Karimen kontra jokatuko dute  bigarren mailako final­er­dia. Eta  eguna amaitzeko herrikoian Bi­degain eta Izostegi, Tejedor eta Urdalletan kontra ariko dira.

Asteazkenean, partidu ba­ka­rra jokatuko da. Ramos eta Zubimendik, Arre­gi eta Luixa izango dituzte au­rrez aurre lehenengo mailako bigarren finalerdian, 18:30­etan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!