Agur Osiñaga, ongi etorri Mendekosteak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 3a, 02:00

Ekainarekin batera Hernani jaietan murgildu da buru­belarri. Osiñagako festak atzo amaitu ziren giro ezin hobean. Agian bero gehiegi egin du, bai­na atzo eguzkiaren indarra zerbait baretu zen eta bigarren egu­nez jarraian jendetza bil­du zen Arriatsu inguruan. Goi­zean pelota partidu ederrak eskaini zituzten gazteek eta Ma­ster Cupeko lau pelotarik.  

Tolosa ahizpak girotu zu­ten, bitartean, goiza beraien tri­kiti doinuekin eta ondoren Aitor Mendiluze eta Agin La­bu­ru bertsolariak aritu ziren ber­tsotan indarrak hartu aurretik bazkari oparo batekin. Arra­tsaldean, zaldi desa­ioaren mo­mentua iritsi zen. Apus­tua buka­tzearekin batera, biga­rren saio bat ere eskai­niko zuten bertso­lariek. 


Mendekosteak, San Antonioak eta San Joanak ekainean zehar

Behin Osiñagakoak amaituta Florida Auzoko Mendekosteek hartuko dute erreleboa edo le­kukoa osti­raletik aurrera. Txu­pi­nazioak emango die hasiera festei, arratsaldez,  umeen­tzako jolas eta buru­handiekin batera. Eta ga­uean nagusien danborrada egingo da. Ondoren, larun­ba­tean eta igandean luzatuko dira festak. Eta geldiunerik gabe on­doren Ereñotzuko San Anto­nioak eta San Joanak eto­rriko dira hilabetea amai­tze­ko. Festa zaleek badute au­kera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!