San Antonioetako Mus Txapelketa ostiralean, ekainaren 7an, antolatu da Ur Mia elkartean, 22:30etan hasita. Aurtengoa, 34garren edizioa izango da. Bestetik, igandea, ekainaren 9a da, herri afarirako txartelak erosteko azken eguna. Irrintzin erosi behar dira eta afaria ekainaren 14an antolatu da, 21:00etan.