Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko lehen mintegia egin da

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 2a, 02:00

120 lagun bildu ziren atzo goizean EHUko Carlos San­ta­ma­ria zentroan, Donostian, Eus­ka­­raldiaren bigarren edizioa aurkezteko lehen mintegian. 2020ko udazkenean egingo den Euskaraldia ariketa sozialak izango dituen ezaugarriak eta antolaketarako xehetasunak aurkeztu dituzte ekimena koordinatzen ari diren erakundeetako kideek. 

Mintegian parte hartu dute Euska­ral­di­aren lehenengo edi­­zioan herriz herri anto­latu­tako batzor­deeta­ko kideek eta ekimenaren sustatzaile izan ziren erakunde, gizarte era­gile eta enpresetako ordezkariek. Bin­gen Zupiria Eusko Jaur­lari­tzako Kultura eta Hiz­kun­tza Poli­tika Sailburua eta Ele­na La­ka Euskaltzaleen To­paguneko presidenteak zabaldu dute mintegia. 

Euskaraldiaren lehen edizioan Euskal Herriko mi­laka lagunek parte hartu zu­ten ahobizi eta belarriprest ro­letan, hizkuntza ohiturak al­datu eta beraien inguruko ha­rrema­netan euskararen era­bilera handitzeko helburu­a­rekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!