urtero egiten duten moduan Amher elkarteak ongietorria eman nahi die Hernanira iritsi diren bizilagun berriei.
Aurten ekainaren 10ean, astelehenean izango da ongietorri hori. Amherrren lokalean, Latsunbe 42, emango diote hasiera ekimenari, herriaz eta elkarteaz hitz egiten eta gero ibilbide bat egingo dute herrian zehar zerbitzu desberdinak azaltzen eta denon artean ezagutzen.
Amherretik bizilagun berriei eta nahi duten herritarrei, baita elkarte eta eragile desberdinei ere, gonbitea luzatzen diete ongi etorri honetara bertaratzeko. Zita 16:00etan izango da.
Amherrek herriko eragile, elkarte, bizilagun berri eta herritarrei hurbiltzeko
gonbitea egin die.
Bertan elkarte, mugimendu, zerbitzu edota eragile desberdinek berai buruzko informazioa banatu dezakete interesa izanez gero. Horretarako, ekainak 7 ostirala baino lehen utzi dezakete informazioa Ahmerrren lokalean bertan.
Ahmerretik gogoratzen dute. «Ongietorria herriarena izatea baino gauza hobeagorik ez dago. Hortaz, ezagunen artean zabaltzen bada bizilagun berriei ongietorria eskertzekoa izango da».