Gradu amaierako txistu kontzertua eskaini zuen Oskar Ovejerok ostiralean udaletxean. Bakarlari gisa aritzeaz aparte, laguntzaileak ere izan zituen, Musikeneko ikasleak, haietako batzuk. Akordeoiarekin ere lagundu zioten. Gaur ere ez dira txitu doinuak faltako Hernanin. Leokadisti Txistu Taldeko kideek udaberriko kontzertua eskainiko dute. Udaletxeko arkupeetan, eguerdiko 12:30etan hasita.