Beroari aurre egiteko erremediorik onena dira Urumeako urak, festa eta sagardoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 2a, 02:00

Osiñagako  festak giro ezin hobean hasi dituzte. Eguzkiak gogor jotzen zuen, baina betaurrekoekin eta manga mo­­tzean jende asko hurbildu zen Elorrabira; alde batetik zu­biaren inaugurazioa ikus­tera eta bestetik festen hasi­e­raz gozatzera. Festaz blai kale­jira, bertsolariak, arrauna, zin­ta mozketa, poemak, triki­tilari entzutetsuak.... handia izan zen Elorrabiko zubiaren inaugurazioa. Merezitakoa.

Arratsaldean festak ez zu­en etenik izan. Tragoen be­ha­rra bazegoen 30 graduei aurre egiteko. Honela, sagardo das­taketak inoiz baino arrakasta gehiago izan zuen. Herri kiro­lariek majo sufritu zuten. Es­kerrak sagardo dastaketa on­do­ren zen eta ederki erre­ku­pe­ratzeko parada izan zuten ari­tutako neska mutilek. Musika ere ez zen falta izan Laiotzekin. 


Gaur pelota, bertsolariak eta zaldi desafioa

Gaurko eguna, berriz, Arriatsu eskolako frontoian hasiko dute auzotarrek. Goizeko 11:00­etatik aurrera, gazteen arteko pelota partiduak izango dira aurrena, eta maila haundiko lau pelota­ri­ nesken arteko lehia izango da ge­­ro.

Aitor Men­diluzek eta Agin Laburuk ja­rri­ko dute saltsa au­zoan, ondo­ren egingo duten baz­­ka­ri herrikoia girotzen joa­teko. Arratsaldean, zal­di de­ma egingo dute. Desafioa buka­tzen denean, biga­rren saio bat ere eskainiko dute bertso­lariek. Eta dan­tzan agur­tu­ko dituzte aur­tengo jaiak, Osi­ña­gan.

GAUR, igandea

11:00, Gazteen pelota partiduak.

12:00, Master Cup txapelketako bikoteen arteko partidua: Maria Granado-Alaitz Badiola/ Araitz Eizagirre-Naroa Elizalde.

13:30ak arte, Tolosa ahizpak, trikitixa jotzen.

13:30, Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Agin Laburu.

14:00, Bazkari herrikoia. 

18:00, Desafioa: Asteasuko Andoni Mendizabalen zaldiaren eta Zumaiako Juan Etxetxoren zaldiaren artean.

Ondoren, Aitor Mendiluze eta Agin Labururen bertso saioa.

Segidan, Dantzaldia, Joxe Angel El Navarrorekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!