Irailean hasi zuten greba mugagabea Gipuzkoako ertzain-etxeetako eta epaitegietako garbitzaileek, tartean Hernanikoek, eta hala jarraitzen dute, oraindik ere. Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Gasteizen, izan ziren herenegun, haien aldarrikapenekin. Astelehenean daukate hurrengo bilera Garbialdi enpresak eta sindikatuek, negoziatzen jarraitzeko.