Musika eta festaren hilabeta izan ohi da ekaina, eta halaxe hasiko dute, aurten ere, hernaniarrek.
Goiz Eguzki eta Dakapo abesbatzek eta Ozenkiren 25garren urteurrenak jarriko diote musika asteburu honi. Eta festa, aldiz, Osinagako auzotarren esku egongo da, oraingo honetan.
Goiz Eguzki eguna, gaur
Goiz Eguzki eguna ospatuko dute gaur Goiz Eguzki abesbatzako kideek. Horretarako, eguerdiko 12:00etan Plaza Berritik abiatuta, Kaxkoko kaleetan barrena abestuko dute. Ondoren, eguerdi aldera, bazkaria egingo dute, haien egoitzan.
25garren urteurrena, Ozenkik
Era berean, ospatu egingo dute, baita ere, Ozenki abesbatzakoek. 25 urte betetzen dituzte aurten, eta hori horrela, bigarren kontzertua eskainiko dute gaur. Oholtza gainean ez dira bakarrik egongo;?Kantuz abesbatzako kideak, Goizuetako Umore Onakoak eta Doinu-Zale akordeoi taldea ere, arituko da haiekin. Biterin izango da, 19:45etan.
Festa giroa, nagusi
Gainontzean, urteroko zitak izango dira ekainean zehar: Garagardo azoka, Erdi Aroko Azoka, Preludioak, eta San Joanen bueltan egiten dituzten urtekoko ekintzak. Denetarik izango dute, beraz, hernaniarrek udarari ongietorria eman eta ikasturtea agurtzeko.
EKAINEKO AGENDA
1, Goiz Eguzki abesbatza kantuan, 12:00etan, erdiguneko kaleetan.
1, 2. Kontzertua: Ozenki abesbatzaren 25. urteurrena. Taldeak: Ozenki, Kantuz, Goizuetako Umore Ona abesbatzak eta Doinu-Zale akordeoi taldea. Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:45etan.
1-2, Osiñagako festak.
6-9, Garagardo Azoka, Atsegindegin, errugbi elkarteak antolatuta.
7-9, Mendekoste jaiak, Etxeberri auzoan.
8, Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berritik.
8, Erromeria, 18:30etan, San Joan Konpartsak antolatua.
13, Irakurketa kluba (6.saioa), 3-5 urteko haurrentzat eta gurasoentzat, 17:30etan liburutegian. Tokirik ez dago.
14-16, Erdi Aroko azoka.
16, Kaleko elkartasun azoka, 09:00-14:30 Plaza Berrin, Kaleko elkartasun eta Kultur elkarteak antolatuta.
20, Axeri Dantzari buruzko DVD berrituaren aurkezpena eta enkantea, 19:00etan Biterin, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta.
19, Doinu Zale Musika Eskolako ikasleen kontzertua, 18:00etan Biterin.
21, Musikal batetik harago... Mito bat. Los miserables. Sforzzando taldea, 19:00etan Biterin.
23-27, San Joan jaiak.
14, XXI. Preludio Txikia, 19:00etan Plazan.*
15, San Joan jaietako XXVI Preludioa, 22:30etan Plazan.*
*Euria eginez gero, Atsegindegin.
22, Azeri Bila herri lasterketa, 18:30etan. Haurren kategoriak, 17:30etatik aurrera.
BITERIKO IKASTAROETAKO IKASTURTE AMAIERAKO EMANALDIAK
6, Dantza latinoak, 20:00, Biterin.
11, Dantza garaikidea, 20:00, Biterin.
?HERNANI? MUSIKA ESKOLAKO IKASTURTE AMAIERAKO EMANALDIAK
Milagrosan
1, Dakapo abesbatza, 19:00.
10, Biolina eta txeloa, 17:00.
Sandiusterrin
11, Pianoa, 18:30.
12, Akordeoia eta txistua, 18:30.
13, Saxofoia, klarinetea eta flauta, 18:30.
17, Gitarra eta perkusioa, 18:30.
18, Abesbatza, 18:30.
19, Euskal soinu tresnak eta tronpeta, 18:30.
LITERATUR SOLASALDIAK
4 Liburua: Erlojugilea. Asier Serrano. Gidaria: Ane Mayoz (euskaraz), Udal Liburutegian, 19:30etan.
12 Liburua: La uruguaya. Pedro Mairal. Gidaria: Amaia Garcia (gaztelaniaz), Udal Liburutegian, 19:30etan.
ERAKUSKETAK BITERIN
4-14 Biteri kultur etxeko tailerretako haurren lanen erakusketa. Biterin.
22-irail.11, Hernanin Ikusiyak. Biterin.
GAZTELEKUA
1 Mindfulness eta talde jolasak.
4-5 Tie-dye kamixeta tintatze tailerra.
8 Hi selfie! proba-jolasa herrian barrena.
14 Merienda Santa Barbaran.
UDA PARKEAN
Uztailak 25-28, Gure Zirkua, Ave Maria parkean.
Abutuak 1-3, Udaparkean, Ave Maria parkean.