Arabari irabaziz gero, Euskal Jokoen pala txapelak Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Zita garrantzitsuak dauzkate palista hernaniarrek, asteburu honetan; eta horietako bitan, txapelaren bila ariko dira.

Gaur izango da aurrenekoa, Sestaon. Euskal Jokoetan, az­ke­neko partidua jokatuko du in­fantil mailako hi­rukote herna­niarrak: Ma­ddi Iriondok, Joana Tola­re­txi­pik eta Alaitz Barre­ne­txeak. Goizeko 10:30etan ari­ko dira, Arabaren kontra; eta irabazten duenak, eskuratuko ditu txapelak. 

Eta asteburuko beste txapela, Garazi Urdangarinek lor­tu dezake. Oiartzungo Txapel­ke­ta­­­ren finala jokatuko du bihar, Madalensoro frontoian, goizeko 08:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partiduan. Nahia Eiz­­men­di­re­kin ariko da, Agi­rre eta Erasunen kontra.


Trinkete txapelketetan, Iruran eta Mendillorrin zita

Trinketean ere izango dituzte bi zita, palista hernaniarrek. Batetik, Estatuko Trinkete Txa­pelketan, ligaxkako azkeneko jardunaldia jokatuko dute, na­gusi mailan. Gaur daukate par­tidua Maider Huizik eta Ariane Arrietak, goizeko 09:00etan Men­­di­llorriko frontoian,  Men­di­llorri­ko B taldea­ren. Ligax­ka­ko partidu guzti­ak irabazi ditu Herna­nik, eta beraz, datorren astetik au­rre­ra, hurrengo fa­sean ariko da.

Eta Euskal Herriko Trin­ke­te Txapelketan ere jokatuko dute, bihar, 11:00etan Iruran, Societe Nautiqueren kontra.


Amaia Irazustabarrenak, bi partidu gaur

Gainerakoan, bi partidu jo­ka­tuko ditu Amaia Irazusta­ba­rrenak, gaur bertan. Eguer­diko  12:30etan Aretxabaletan ariko da Ki­ro­lez Busti jaialdian, Ma­ddi Men­di­za­balekin, Irati Ota­e­gi eta Itxaso Erasoren aurka. Arra­tsaldean, Bilbon ariko da hernaniarra, Bizkaiako Na­zi­oar­­te­ko Openean, larruzko pa­le­tarekin. Laugarren jardunaldiko partidua izango du, Biz­kaia frontoian, 18:00etan. Arri­lla­ga­rekin ariko da, Isas­men­di eta Ruiz de Azuaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!